BAT           
   
       

EGUNEROKO PLANGINTZA

MATEMATIKA TXAPELKETA, URRITXE 2019-2020

Aurtengo ikasturtean matematika mintegiak txapelketa bat antolatu du Urritxe institutuko ikasle guztientzat.

Ikasleak banatuta egon dira bi taldetan. Lehenengo taldean 1. dbh-tik 3. dbh-ra eta bigarren taldean 4. dbh-tik 2. batxilergora. 

Talde bakoitzari hamabost egunean behin  ebatzi beharreko erronka bat jarri zaie.  Erronkak matematikaren arlokoak izan dira eta batez ere ikasleen irudipena eta ikertzeko gaitasuna jarri ditu lanean.

Ikasle multzo aipagarri batek hartu du parte.  Guztien artean puntu gehien lortu dutenak, hau da  irabazleak, lehenengo taldean Onditz Ugarte, 3. mailako ikaslea. Eta 2. taldeari dagokionez Abderrahim Issakhi, batxilergoko ikaslea.

Bestalde parte hartzaile guztien artean zozketa bat egin da eta hor saria jaso duena Kerman Salazar batxilergoko ikaslea izan da.

 
 

                  "KLIK" Hemen


 

Agenda21

 

 

                                                         

 

Siguenos en Twitter Siguenos en YouTube

Orienta Programa

 

 

Salamanca